ENETI

 Zer da ENETI?

ENETI itzulpengintza eta interpretazio ikasleen arteko topaketa nazionala da (gaztelerazko sigletan). Irabazi asmorik gabeko kongresu hau urtero itzulpengintza eta interpretazio ikasketak eskaintzen dituen unibertsitate ezberdin batean ospatzen da. XIV. ENETI Euskal Herriko Unibertsitatean ospatuko da apirilaren 27 eta 28an (https://eneti2017.wordpress.com/).

Guztioi gogorarazten dizuegi AETI eta dela topaketaren antolakuntzaz arduratzen, bere eginkizun bakarra topaketa ospatzeaz arduratzea da, beraz, AETIk ez du mintzaldien aukeraketa prozesuan parte hartzen.

Nori dago zuzendua?

ENETI, batez ere, itzulpengintza eta interpretazio ikasle guztiei zuzenduriko foroa da. Halaber, irakasleriak, elkarte ezberdinek eta sektoreko profesionalek ere parte hartzen dute. Beti izaten du Espainia osoko fakultateen ordezkaritza.

Zein da helburua?

Helburu nagusia ikasle guztien arteko bilgunea izatea da; denbora berean, profesionalekin eta elkarteekin elkarrizketatzeko aukera eskeintzen du. Mintzaldiek, mahai-­‐inguruek eta ekintzek trebakuntza eta helburu didaktikoa ere badute. Aldi berean, AETIrentzako topaketa garrantzitsuenetakoa da, ENETIn aukeratzen da hurrengo urterako AETIren zuzendaritza batzordea.

Nola lortzen da?

Urtero, jardunaldi honen antolakuntzaz ikasle boluntarioak arduratzen dira. ENETI esfortzu honen emaitza da eta horregatik, bere filosofia ikasleak onuratzea da.