HISTORIA

  1. Hasiera: AELETItik AETIra
  • Lehenengo ENETI eta AELETIruntz lehenengo pausoak Garatutako lan ildoak
  • ENETI 2009rarte: jardueraren deskribapena eta ezaugarriak
  • Graduen ezarpena

Hasiera: AELETItik AETIra

Espainian, unibertsitate ezberdinetan itzulpengintza eta interpretazio ikasketak ezarri zirenetik, estatu mailan, itzulpengintza eta interpretazio ikasleen bi elkarte ego dinera: bata jada jarduerarik gabe, AELETI, eta bestea, sortu berri den AETI, aurrekoaren oinarrietan iradokitua

Nahiz eta gaur egun jarduerarik ez duen, AELETI oraindik Barne Ministerioaren Elkarteen Erregistro Nazionalean erregistratuta dago Asociación Española de Licenciados y Estudiantes de Traducción e Interpretación gisa; AETI, Trebakuntzan dauden Itzultzaile eta Interpreteen Elkarte Unibertsitario Espainiarra da. Bien arteko ezberdintasun nagusia sorkuntza data eta zer jendarteri zuzenduta dauden dira; ondoren, elkarte bakoitzaren deskribapen labur bat egingo dugu. Jarduketa arloa, jomugak eta zer jendarteri zuzentzen diren deskribatuko dugu, honela, aurrerago, AELETIren jarduera hasten den urtetik AETIren sorkuntzarainoko, Kordobako 2012ko ENETIN, ibilbidea azaltzeko.

  • La Asociación Española de Licenciados y Estudiantes de Traducción e Interpretación (AELETI). 2002. urtean ospatutako lehenengo ENETIan sortu zen intzulpengintza eta interpretazioko lizentziatuen eta ikasleen elkarte bat sortzeko ideia. Elkarte hau ez zen 2003ko maiatzerarte, Malagan ospatutako bigarren ENETIrarte, eratu. Elkarte honen jarduerak 2006ko uda bitarte iraun zuen. Trebakuntzan dauden Itzultzaile eta Interpreteen Elkarte Unibertsitario Espainiarra (AETI).

Aurreko elkartearen testuinguru berean sortu zen, hau da, IX. ENETIren antolaketan zear. Aurrekari gisa AELETI hartu zuen baina berekin izena eta jarduketa arloa aldatzea daramaten hainbat ezberdintasunekin.

Lehenengo ENETIan hasi zen AELETIruntz pausoak emateko beharra.