HISTORIA

Lehenengo urteak, AELETI eta sendotzea

 2001 urteko Aste Santua. Almuñecar. Interpretazio ikastaroa. Arlo honetako profesional entzutetsuak bildu ziren, bai irakasleak, bai eta langile eta ikertzaileak, interpretazioaren kalitatez mintzatzeko bildu ziren. Aldi berean, ikasle talde bat ere bertan zebilen, hainbeste famatu ikusteko eta baliteke, Almuñecarreko eguraldi paregabeak bultzatuta ere. Berta, Anna García-­‐Barriosek, gaur egun denok Anuska gisa ezagutzen dugunak, Magec Borges ezagutu zuen. Azkar, azkar, biek estatu mailan itzulpengintza eta interpretazio ikasleen artean kontaktu zuzenagoa sortzea beharrezkoa zela pentsatu zuten. Honela agertu zen topaketa bat egiteko ideia. Topaketa honetan, Espainiako ikasleek ideiak partekatzeko, beste unibertsitateen funtzionamendua ezagutzeko eta hitzaldi desberdinak entzuteko aukera izango lukete.

Alfredo Blanco Solísek, Anuskaren kide bereizezinak, behin baino gehiagotan onartu du, beti pentsatu zuela asmo on guzti horiek, asmo onak besterik ez zirela izango. Denbora guztiak, Alfre eszeptikoa izan zen eta beti pentsatu zuen ez zela ezer antolatuko. Alabaina, Anuska ilusioz beterik zebilen eta ideia aurrera eramaten saiatu nahi zuen.

Salamankara bueltan, bertan ikasten baitzuten biek, Anuskak ideiarekin jarraitu zuen eta biak, nola eta zergatik oso ondo jakin gabe, ideia txoro hori, geroago hain txoroa ez zen ideia hori, prestatzen hasi ziren. Lehenengo momentutik beren fakultateak laguntza handia eskeini zien, batez ere Pilar Elena dekanoak, Carlos Fortea bekanordeak eta Jesús Baigorrik eta Marina Pascualek, lehenengo biei itzulpengintzarekin erlazionaturiko ehunka galdera egin zizikieten eta azkeneko biek, interpretazioaren inguruan lagundu zuten.

Beraiek eta beste askok ere, jendearekin kontaktuan jarri zituzten, ideiak eman zizkieten eta gai askorekin lagundu zieten. Hala ere, meritu nagusia Anuska eta Alfredorena da. Behin Alfredok zera deritzan: “Zer defendatu nahi genuen hasiera hasieratik oso garbi izatea izan zen dena ondo ateratzearen arrazoi nagusia. Gure intentzioak, nagusiki, bi ziren: alde batetik, fakultate ezberdinetako ikasleak erlazionatzea eta bestetik, ikasketekin erlazionaturiko gaiei buruz eta etorkizuneko lanari buruz eztabaidatzea bai eta ikasleei beren ikasketek eskaintzen dituzten aukera guztiei buruz zerabitzan profesionalek eskeinitako hainbat hitzaldi eskaintzea.

Itxaropen, ilusio, pazientzia eta fede handiarekin aurrera ateratzea lortu zen baliabiderik eta kontakturik gabeko hirugarren mailako bi ikasleren gura txiki bat baino gehiago zen. “Nahiizatea ahal izatea da” eta biek erakutsi ziguten Salamankan pasa genituen pare bat egunetan. Hau guztia dexente izango ez balitz, Alfrek zera azaltzen zigun: “Apustu pertsonal txiki gisa, itzulpengintza eta interpretazio ikasle elkarte baten estatutuak onartzea nahi genuen”. Ideia honek ez zuen jende gehiegi konbenzitu baina aurrekari bat izan zen, denok hausnartu genuen gai honi buruz eta espero dugu hurrengo ENETIetan aurrera ateratzea. Lehenengo ENETIan Malagako Unibertsitateko ikasleek lan honekin jarraitzeko konpromisua hartu zuten eta 2003ko martxoaren 6 eta 7an, Malagako Unibertsitatean, II. ENETIa antolatu zuten.

Bigarren ENETI hurak berriro ere arrakasta itzela izan zuen eta bertan sortu zen Asociación Española de Licenciados y Estudiantes de Traducción e Interpretación, AELETI (gaur egungo AETIren aurrekari antzeko bat). Bere helburu nagusiak, besteak beste, ikasleen eta profesionalen arteko lotura izatea, urtero ENETI eta beste biltzar batzuk antolatzea eta itzultzaile eta interpreteen eskubidean defendatzea ziren.

Edizio horretatik aurrera, ENETI Espainia osoko fakultateetan antolatua izan zen urtero. Urteak aurrera pasa ahala geroz eta jende gehiagok zuen interesa, honela, zortzi urte jarraiz ospatu zen ENETI. Beti, ez zion axola zein unibertsitateko ikasleek antolatua. Ekitaldi bakoitzak geroz eta jende gehiago biltzen zuen, lehenengo ENETIn 100 pertsona bildu ziren, VIII. edizioan, berriz, 300 baino gehiago izan ziren. Halaber, 2009an, bi urte baino gehiagoz, ENETIren desagerpena sortu zuen arazo bat agertu zen.

VIII ENETI eta desagerpena

 VIII. ENETI Universitat Autònoma de Barcelonako ikasleek antolatu zuten 2009ko martxoaren 27 eta 28an, berriro ere, estatu osoko ikasle asko bilduz. Ekitaldiaren ondoren, hurrengo ENETI proposatu zen, egoitza aukeratu zen, baina ekitaldia ez zen inoiz burutu. ENETI arrazoi ezberdinengatik desagertu zen, hauen artean, AELETIren desagerpenagatik, AELETI baizen antolakuntzaz arduratzen zena, egoitzaren unibertsitatearik arazoak, ez baitzitzaion baimena eskatu, etab. ENETI hura gabe, hurrengo urtean ez zen beste bat antolatu, ez baitzen erreleboa hartu zuen ikasle talderik egon, honela, 2009 eta 2012 bitartean ez zen ENETIrik egon eta ia ahaztuta gelditu zen ENETI ikasleen artean.

Kordobako ENETI

ENETIren ostean, itzulpengintza eta interpretazio fakultateen arteko deskonexio bat sortu zen, ia 3 urte pasa ostean eta AELETIren ideietan oinarrituta, Kordobako topaketan egon ziren ikasleek egoera honen errepikapena sahiestu nahi zuten. Helburu hau lortzeko, beren interesak, bai akademikoak eta bai profesionalak, defendatzeko organismo bat sortzea bururatu zitzaien. Lehenengo pausoa, ENETI berreskuratzea zen. Berreskurapen honetan, Judith Hita, Esperanza Pérez, Javier Sánchez Camacho eta Rafael Maldonadok funtsezko papera izan Judith Hitak, ENETIren berreskurapenagatik gehien borrokatu zuen pertsonetako batek, dioen bezala, “ENETI berreskuratzea funtsezkoa zen arrazoa askorengatik, hauen artean, itzulpengintza eta interpretazio ikasleek, interneteko foroak alde batera utzita, genuen topagune bakarra zelako. Bestalde, unibertsitateetan zegoen informazio falta osatzen zuen eta gainera, beste unibertsitateetan nola erakusten zen jakiteko eta informazioa eta baliabidean partekatzeko aukera ematen zigun”.

Honela, IX ENETIren antolakuntzak, berriro ere ENETI bultzatzeko aukera izan zen, belaundaldi berriei ENETI ezagutzera emanez. Antolatzaile eta hizlariei esker ENETIk arrakasta bikaina izan zuen, ENETI ezagutzera ematen lan handia egin baitzen.

Gainera, berriro ENETIren desagerpena sahiesteko asmoz, gaur egungo AETI (Trebakuntzan dauden Itzultzaile eta Interpreteen Elkarte Unibertsitario Espainiarra) sortu zen, bai ENETI eta bai Espainia osoko ikasleak zaintzeko helburuarekin.

ENETI itzuleraren ondoren: Granada, Soria, Alicante, Valencia, Bilbao

Kordobako ENETI eta AETIren sorreraren ondoren, ENETIak gero eta jende gehiagorekin joan dira ospatzen. Granadako X. ENETIk 350 ikasle erakarri zituen. Soriako XI. ENETIk, 430 ikaslerekin, itzulpengintza eta interpretazio ikasleen hurrengo belaunaldientzako ekitaldia finkatu zuen. Azkenik, XII. Alicanteko ENETIK jendetza markak hautsi zituen 700 pertsonekin. Twitter sare sozialean, Espainia mailan, Trending Topic bilakatu zen.

Ekitaldi hauetan AETIk paper protagonista izan du: alde batetik, zuzendaritza-­‐batzorde berria aukeratzen  delako  ENETIn, beste  alde  batetik, batzordekidetzak  askotak antolakuntza taldeetan  egoten  direlako.